1977 Amnistia urtea.
40 urte geroago


Egileak: Kai Saez de Egilaz, Iñaki Egaña, Floren Aoiz eta Antton Lopez 

>Gertatutakoaren oroimena askatzailea delako... Iratzar Fundazioak, aurreko urteetako dinamikari jarraituz, aurrera doan 2017.urte honetan ere KORAPILOA egitasmoa elikatzen ari gara webgunean. Izan ere, guk gure historia kontatzea beharrezkoa dela uste dugu, beste batzuek trantsizioaren edota espainiar erreforma politikoaren inguruan inposatu nahi diguten errelato bakarraren aurrean Euskal Herriaren memoria historikoa bultzatuz. Errelatoaren eta borroka ideologikoaren auziak haritu nahian, 1977. urtea izan dugu ardatz aurten, data hartatik 40.urteurrena betetzen den honetan. Urte garrantzitsua izan zen Euskal Herriarentzat eta ezker abertzalearentzat. Erreforma politikoa ezarri nahi izan zuten garaia bereziki bizia izan zen politikoki, antolakuntzari eta mobilizazioei dagokionez; baina zalantzarik gabe 1977.urtea amnistiaren urtea izan zen. Eta egiteko honetan, argitalpen berri bat abiatu dugu: 1977 Amnistia urtea- 40 urte geroago iraganari buruzko analisi eta ikerketa LIBURUA. Irakurlea garaiko testuingurura eramango duen lana da, garaiko errepaso historiko baten bitartez: presoak eta kartzelak, amnistiaren aldeko asteak, Txiberta, atzerriratzeak, Askatasunaren aldeko martxak, Monkloako itunak, Euskal Askapen Nazio Mugimendua ber definizioa (ETA, KAS, Altsasuko mahaia, Alternatiba) … Garai bizi horretan bizi eta erakutsien ikerketa-hausnarketa lan kritiko hau ez da iraganari begirada hutsa, orainean eta geroan eragiteko asmoa duen iraganaren irakurketa eraikitzaile eta eraldatzailea da. Etorkizunaren jabe egiteko asmoan uztar dezagun, denok batera, geure iraganaren interpretazio kritikoa. 




Argitaratzailea:

Editoreak:

Argazkiak:

Diseinua eta maketazioa:

Kontaktatu

Egoitza: Zuatzu enpresa parkea. Easo Eraikina 4, behea. 20018 Donostia tlfnoa: 943 265982

erria@erria.eus

Sare sozialak:

@erria_eus


Webgune hau Creative Commons Aitortu-PartekatuBerdin 4.0 Nazioartekoa Baimen baten mende dago. ERRIA aldizkariko edukiak kopiatu, moldatu, zabaldu eta argitaratzeko libre zara, beti ere, gure egiletza direla aitortzen baduzu eta baldintza beretan egiten baduzu. | Privacy Policy
Erria, Sortu eta Iratzar Fundazioaren aldizkaria da.