Nor gara

ERRIA Sortu eta Iratzar Fundazioaren aldizkaria da. Aldizkariak gure komunitatea trinkotzeko eta formazio ideologikorako tresna izan nahi du, baina modu atsegin eta dibulgatiboan.

ERRIA hitza armadoreak portutik ontzia askatzeko egiten duen oihua da: “erria txikota!” “askatu soka!”. Horixe da egin nahi duguna. Gure komunitatearen inteligentzia aktibatu eta askatu, ipar garbi batekin, askapen prozesuaren itsaso nahasian nabigatzeko.