Arkaitz Rodriguez
Autonomismotik subirautzarako trantsizioa gauzatu behar dugu, laugarrenean bai
«Euskal Herria ez dago ezker abertzalearen
zain, haren erronkei gogoz eta indarrez
ekiteko urtea behar du izan 2018ak»
Jada urtebete pasa da Sortu berria sortu zenetik. Birfundazio hitza erabili zen orduan, hitz potentea. Hainbesterako izan al da aldaketa? Beste ezeren aurretik, balioan jarri nahi dut aurreko zuzendaritzaren lana, bere akats eta ekarpen guztiekin: estrategia berriaren konsolidazioan eginikoa hor da, zeregin nagusi eta ezinbesteko gisa. Baina aldaketa handia eman da orain, bai. Duela bizpahiru urte une konplikatuak pasa zituen ezker abertzaleak. Bai estatuak bai EAJk bake prozesuari eta, oro har, prozesu politikoari jarritako galgak, eta blokeo egoera hori apurtzeko ezintasunak, noraez estrategiko eta blokeo handi xamarrean murgildu zuten ezker abertzalea. Bestalde, ordurako goia joazuten disfuntzio organizatiboek: estrategiaren aldaketaren ostean ez zen tamainako aldaketa organizatiborik egin. Aurreko faseko funtzionamendu berdinarekin jarraitzen genuen, bertikalismo eta kontsignismo inportantebatekin. Ondorioz, pultso bajuarekin zegoen ezker abertzalea,
eta Sortu, arlo organizatiboan ahul, eta autoritate, sinesgarritasun eta atxikimendu falta nabarmen batek jota. Horregatik erabili zen birfundazio hitza. Aldaketa handia egin beharra zegoen: termino estrategikoetan, aldebakartasuna berreskuratu beharra zegoen, bai bake prozesuarenbai prozesu politikoaren blokeoaren aurkako antidoto eraginkor bakar gisa; eta termino organizatiboetan, iraultza oso bat egin beharra zegoen, estrategia aldaketaren lehen iraultzari jarraituko zitzaiona. Horren guztiaren ostean, iruditzen zait giroa dezente hobetu dela, eta galdutako pultsoa berreskuratzenhasiak garela. Horrenbestez,balorazioa positiboa da. Beste kontu bat da, orduan ere esaten genuen, birfundazioa ez dela gauetik goizera egiten. Prozesu bat izango da, urteak beharko dituena, kultura politiko-organizatibo bat ezin baita kolpe bakar batez aldatu, aldaketa kolektibo eta are pertsonal handiak eskatzen dituelako. Introspekzio fase nahiko luzea igaro du ezker abertzaleak. Esan liteke autoa tailerrean sartu zela, txekeoa egin, txukundu, garbitu eta berriz kalera atera dela. Itxuraldatua dago, baina erritmoa hartu dujada edo motel dabil oraindik? Amaitutzat eman behar dugu barne ariketa hori, nahiz eta, esan dudan bezala, birfundazio prozesu horrek urteak beharko dituen. Euskal Herriari begira jarri behar gara, askapen prozesuari begira. Organizatiboki hobetzen segi behar dugu, kultura politiko berria indartzen jarraitu behar dugu, baina Euskal Herriak ez du itxaroterik, ez dago ezker abertzalearen zain. Erronkak mahai gainean dira eta horiei gogoz eta indarrez ekiteko garaia da. 2018 horretarako urtea izan behar du. Politikoki urte mamitsua izan da 2017, batez ere Katalunian gertatu denagatik. Sorturen aurreko eskemak aldarazi ditu? Esaldi famatuari helduz, erantzunak ikasi ondoren ez al dira galderak berriz goitik behera aldatu? Ez al da dena berriz birpentsatu behar? Hein batean bai. Bat nator GARAn planteatu diren analisiekin, familia politiko guztien errelatoak aldarazi edo lehertu ditu Kataluniarenak. Desbordatu dituela esango nuke nik. Funtsean gertatu dena ez zaigu arrotz, jakin baikenekien Estatu espainolarekin ez zegoela benetako aldebikotasunerako aukerarik. Baina ikusi dugu ere aldebakartasunaren errelato horrek mugak izan badituela. Kontuz, honekin ez dut esan nahi aldebakartasunaren errelato hori egia ez denik; gaur gaurkoz erabakitzeko eskubidea gauzatzeko modu bakarra aldebakartasunarena da. Baina Kataluniak batetik erakutsi du hori posible dela, gizartearen gehiengo baten mandatuz une batean independentzia aldarrikatzea posible dela, baina gaur gaurkoz ez da posible izan Errepublika hori gauzatzea, independentzia hori egikaritzea. Nolanahi ere, Kataluniarena ez da bide amaitua. Puntu batera iritsi dira, gutxik espero zuten puntu batera hain zuzen ere, eta hemendik aurrera hortan datza erronka: nola egin Estatu independiente hori gauzatzeko.
Eztanda horrek, aukera gehiago edo aukera gutxiago uzten ditu Euskal Herriak ere aurrera egin ezan? Nire ustez, aukera gehiago, gutxiago baino. Izan ere, onartu beharra dago Kataluniakoak, edo, hobe esanda, estatuak emandako erantzun bortitzak, beldurra, eta, ondorioz, desmobilizazioa eragin ditzakeela, askorentzat halako egoera batera iritsita erdarazko adagio famatuak funtzionatzen duelako: «más vale malo conocido que bueno por conocer». Baina egia da ere, batetik, Kataluniakoak 78ko erregimenaren pitzadura handitu duela, estatua aspaldiko krisirik sakonenean murgilarazi duela, eta horrek aukera-leiho berri bat zabaldu diela estatuko nazioei, eta, beraz, baita Euskal Herriari ere. Bestetik, zailtasunak zailtasun, Kataluniakoak posible dela erakusten du: posible da gehiengo sozial soberanista bat eraikitzea, termino instituzionaletan ere proiektatuko dena, eta instituzioak prozesu soberanistaren eta estatu eraikuntzaren zer bitzura jarriko dituena. Azkenik, Kataluniarenak erakusten du zein oztopo eta zein zailtasun sor dakizkizukeen bidean, eta hori abantaila bat da antzeko bidea egin nahi dugunontzat. Zailtasun edo arazo horiei aurre hartzeko aukera eskaintzen dizulako (XVIII-XIX. mendeko industrializazio prozesuen kasuan “jarraitzailearen abantaila” esan izan zaio horri).Bada, irakaspen nagusiak lirateke: batetik, gehiengo independentista sendo bat eraiki beharra, ez soilik %50 gaindituko duena, baizik eta independentzia gauzatzea ahalbideratuko duena, estatuaren tresneria errepresiboa kontra edukita ere.
Bestetik, aldez aurretik ahal bait burujabetza ekonomiko handiena izatea, edo bestela esanda estatuarekiko ahalik eta menpekotasun ekonomiko txikiena izatea, ikusi baitugu zer nolako xantai ahalmena duen estatuak arlo ekonomikoan. Hirugarrenik, gaurdanik prozesuarekiko nazioartearen konplizitatea lantzea legoke, ikusten ari baikara egiaren orduan, gehiengo independentista batek, berau ezinbesteko baldintza izanda ere, deus gutxirako balio duela baldin eta nazioartearen babesik ez badaukazu. Eta, azkenik, lurraldearen kontrolaren afera legoke: katalanak gai izan balira independentzia aldarrikapenaren hurrengo egunean lurraldearen kontrola era efektiboan bereganatzeko independentzia egina legoke. Hori bi modutan egin daiteke: edo baduzu aski indar polizial edo militar (Mossoen kontrola edota aldekotasuna,Katalanen kasuan; Ertzaintzarena eta Foruzainena, Euskal Herriarenean), edo jendearen bidez egiten duzu. Edo are era ginkorragoa litzatekeena: bitara. Eta noski, horrek guztiak hausnarketa sakonak eskatzen ditu. Eta aurrelan ikaragarria. Eta onartzea bide horretan kontraesan handiak izango ditugula. Edonor zoratzeko moduko abiaduran gertatu da Kataluniako prozesuaren fase hau. Euskal Herrian oso onartua dago beste erritmo eta epe batzuk beharko direla. Baina bitartean herria hozteko eta