Europako erakundeen mapa

  1. Europako Kontseilua. 1949an sortu zen. Estraburgon du egoitza eta 47estatuk osatzen dute (ez soilik europarrak: Israel, Kanada,...). Herrien arteko integrazioa bultzatzen du. 1950ean Giza Eskubideen Hitzarmena onartu zuen eta hau betetzeko Giza Eskubideen Europako Auzitegia sortu zuen. Beste itun inportante batzuk ere onartu ditu: Europako Karta Soziala, Hizkuntza Gutxituen Europako Ituna.

  1. Schengen Gunea 1995ean Schengeneko Hitzarmenak sortutako eremua da. Barneko mugak kentzea eta kanpoko mugak partekatzea du helburu. Teorian, kanpoko mugetatik legalki sartu den oro edota bertan bizi den oro libreki ibili daiteke. Migrazioa du jomugan, baina behar edo nahi denean baita disidentzia ere, esaterako G7, G20 eta antzekoen gailurretan. Europako 26 herrialdek osatzen dute baina eremu honetan dauden herrialde guztiak ez daude EBn (Suitza, Norvegia adibidez) eta EBeko herrialde guztiak ez daude Schengen eremuan (Zipre, Errumania).

  1. BSEC (Itsaso Beltzeko Ekonomia Lankidetzako Eremuko erakundea) 1992an sortu zen nazioarteko erakundea da. Istanbulen du egoitza eta eremu honetan ekimen politikoak eta ekonomikoak garatzea du helburu nagusia. Ekimen hauen xedea, eskualde honetako estatuen arteko lankidetza, bakea, egonkortasuna eta oparotasun ekonomikoa garatzea da.

  1. Estatuen Batasuna. Bielorusia eta Errusiaren arteko batasuna 1996 eta 1997an osatu zen hainbat itunen bidez, bi estatu horien arteko integrazio politikoa, ekonomikoa eta soizala azkartzeko asmoz. Halere, 2000. urtera arte ez zen indarrean sartu.

  1. EFTA/EMLE. Merkataritza librerako erakundea da, Europako lau estaturen artekoa: Islandia, Liechstein, Norvegia eta Suiza. EBrekin lotura du baina estatu hauek ez dira EBko kideak. EFTAkideen artean industria salgaien salerosketak errazten ditu; ekonomiaren egonkortasuna eta hazkundea lortzea du xedea. Erakundearen egoitza nagusia Genevan dago. Erabakiak estatu kideetako gobernuek aplikatzen dituzte, banaka, EFTAk ez baitu estatuen gaineko ahalmenik.

  1. Nordic Council/Iparraldeko Kontseilua. Europako Iparraldeko herrialdeen parlamentuek eta gobernuek osatu duten lankidetzarako erakundea da. 1952an abian jarri eta merkataritza, segurtasun soziala, herrialdeen arteko mugikortasun librea, ingurugiroa, kanpo-politika, zerbitzuak eta garraiobideetako kooperazioa adostu zuten. Iparraldeko Kontseilua gaur egun ipar-kulturaren aldeko kontseilu bilakatu da. Ondorengo estatuek eta estaturik gabeko nazioek osatzen dute: Danimarka, Finlandia, Islandia, Norvegia, Suedia, Faroe, Groenlandia eta Alan uharteak

  1. Vixegrad taldea edo V4. Hungariak, Poloniak, Txekiak eta Eslovakiak osatzen dute. 1991an sortu zen. Estatu hauen arteko lankidetza zuen helburu, garai hartan. Gaur egun Europar integrazioa azkartzeko bide gisa segitzen du lankidetza horrek.

  1. GUAM. Garapen ekonomiko eta demokratikorako erakundea. Sobietar Batasuneko lau errepublika ohiek osatzen dute: Georgia, Ukrania, Azerbaijan eta Moldavia.

  1. Asanblada Baltikoa (BA): Baltikoko eskualdeko erakundea da; Estonia, Lituania eta Letoniako gobernuaren arteko lankidetza sustatzen du. Politika ekonomiko eta sozialei buruzko jarrera amankomunak izatea du helburu. Erabaki hauek ez dira ordea lotesleak. 1991n sortu zen eta egoitza Rigan, Lituanian dago.

  1. Benelux izenarekin Belgika, Herbehereak eta Luxenburgok osatzen duten batasun ekonomiko eta aduaneroa izendatzen da.

  1. CEFTA. Zentro-Europako merkataritza librerako akordioa. 1991n akordioa sinatu zenean Europar Batasunetik kanpo zeuden Zentro-Europa eta Europa Hegoekialdeko estatuen arteko merkataritzarako akordioa izan zen. Gaur egun EB-kide izateak galerazten du CEFTAn egotea. 2013tik Albania, Bosnia Herzegovina, Mazedonia, Moldavia, Montenegro, Serbia eta UNMIK- Kosovo ordezkatuz- partaide dira.

  1. EEA. Europako ekonomia gunea. EBko kide ez diren Islandia, Lienchestein eta Norvegiari EBko merkatu Bakarreko baldintzez gozatzea ahalbidetzen die. 1994an sartu zen indarrean eta sinatzaileak Europar Batasuneko Estatuak eta aipaturiko hiru estatuak izan ziren.

  1. Eurogunea. Euroa erabiltzea onartu duten EBko herrialde kideen gunea da. Monetaren inguruko batasuna eratu dute eta euro sistema egin dute moneta-agintari gune honetan. Europako Banku Zentrala da 15 herrialde hauen politika monetarioaren arduraduna.

  1. The Common Travel Area (CTA): Bidaiatzeko gune amankomuna. Erresuma Batuak, Irlandak, Man Uharteak eta Channel uharteek osatzen duten mugarik gabeko gunea. Itsas Gaindiko Britandiar lurraldeak ez dira parte. Gune honek lurraldeen arteko migraziorako lankidetza dakar.

  1. Europar Batasuna (EB). 28 estatuk osatzen duten batasun politiko eta ekonomikoa da. Europar Batasunak barne merkatu bakarra garatu du legedi sistema estandarizatu baten bidez; lege horiek estatu-kide guztiei eragiten diete legearen esparruan, eta soilik esparru horretan, estatuek hala erabakita. Europar Batasuneko politikak pertsonen, produktuen, zerbitzuen eta kapitalaren mugimendu askea baimentzera bideratzen dira. Justizia komuna eta politika bateratuak daude gaur egun merkataritza, nekazaritza, arrantza eta eskualde garapenari dagokionez. 1999an Euro txanpona sortu zen, 2002tik EBko 19 kidek erabiltzen duten txanpon bateratua.

  1. Europar Batasuneko Aduana Batasuna (EUCU). EBko kideekin batera Monako eta Erresuma Batuko lurralde kolonizatu batzuen arteko aduana batasuna da. EBko lurraldeak izanik, geografikoki urruti daudenak ez dira batasun honetako kideak. Haatik, EBko kide ez diren hainbat lurralde parte dira: Andorra, San Marino eta Turkia (salbuespen batzuekin). 1958Tik dago indarrean. Partaide guzien artean ez dago arantzelarik. Bai ordea Batasun honetatik kanpo daudenentzako. Batasun honek Munduko Merkataritza Elkartean (MME) EB ordezkatzen du.

  1. Euroaren erabilerarako akordioa edo The European Monetary Agreement. 1955ean sinatu zen. 1972an birformulatu zen eta ekonomia eta garapenerako lankidetzareko akordioa da hau ere. Alde anitzeko akordio sistema zen. Nazioarteko Diru Funtsak luzaz gainditu ditu bere helburuak.